Herrian omen naiz ni
tipo ezaguna,
sagardotegin eta
egin det ahal nuna,
baina nik nahi det jakin
hau idatzi duna,
bera baita azal
eta hezurra,
zuk merezi dezula
gaurkon egurra,
puskatuko dizut nik
zuri sudurra,
kamaran bat faltatzen bada
nei ez deitu lapurra,
baten batzuek zenuten
nerekin duda!

Azkaraten kamara hori da!
Azkaraten kamara hori da!
Azkaraten kamara hori da!


Aitor Zaldua, 2012-3-17

« < Maiatza 2013 > »
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
   
No events

Dena prest Martxoan Bertsoako txapelketa herrikoia has dadin
ostirala, 2013(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 11:18etan

 
 Murua, Iriondo eta Oiarbide, Igartubeitin
 

Martxoa iristearekin batera bertsoak protagonismo berezia hartuko du Zumarraga eta Urretxun eta baita eskualde osoan ere. Martxoan Bertsoa bertso zikloaren hamaikagarren edizioa prest dago dagoeneko, eta asteburu honetan hasiko da zikloa hain entzutetsu bilakatu duen txapelketaren edizio berri bat.

 
Amaia Iturriotzek irabazi du aurtengo Osinalde saria
asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 18:32etan

 
 Amaia Iturriotz, Gabirian kantuan
 
Gure bertso eskolako Amaia Iturriotz izan zen pasa den larunbatean jokatu zen Gabiriko Osinalde sarian nagusi. Bertsolari gazteei zuzenduriko bertso sariketen artean entzute eta sona gehien duen sariketa da, beharbada, Osinalde, atzean daukan historiagatik, eta Amaiak, behetik gorako saio bikaina josi ostean, garaipena erdietsi zuen.
 
(*) Saioko pasarterik onenak ikusteko egin klik hemen

 

 
Lasatarrak txapeldun Gaztelekuko final hunkigarrian
astelehena, 2012(e)ko martxoa(r)en 26-(e)an 11:02etan

 
 Ander Gabirondo, kantuan
 
Hamargarren aldiz egin zuen ostiralean geldialdia Martxoan Bertsoa txapelketaren finalak Gaztelekun. Aurretik bost kanporaketa izan ditu txapelketak, eta 15 talderen artean hiru izan ziren aukeratuak azkeneko lehiarako: "Gabiri2" (Gorka Maiz, Endika Igartzabal, Mikel Asurabarrena), "Lasatarrak" (Antton, Uxue, Kaxero) eta "Iturrioztarrak" (Amaia, Mikel Iturriotz, Beñat Torres). Azken unean, Amaia Iturriotzek ez zuen kantatzerik izan eta Maialen Akizuk hartu zuen bere tokia.
 
(*) Bideoak ikusteko egin klik hemen 
 
Gabiriarrak, Lasatarrak eta Iturrioztarrak, finalera
astelehena, 2012(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 11:38etan

 
 Mendi, ostiralean Foxen 
Martxoan Bertsoa zikloaren aurtengo edizioko asteburu beteena izan da, ziur asko, igaro berri dena; bertso tsunamia igaro berritan, hark utzitakoei erreparatzea tokatzen da. Herriko taldekako txapelketako azkeneko bi kanporaketak jokatu dira, ostiralean Foxen eta larunbatean Motzen. Behin kanporaketak amaituta, erabaki da zein hiru taldek kantatuko duten datorren ostiralean Gaztelekuko final handian.
 
 
 
(*) Foxeko saioko bideoak ikusteko (gutxi), egin klik hemen
(**) Motzeko saioko bideoak ikusteko, egin klik hemen
 
 
Giro beroa eta maila altua Aldirin eta Igartubeitin izandako saioetan
astelehena, 2012(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 15:02etan

 
 Potto kantuan Jokin Murua atzean duela
 

Martxoan Bertsoa zikloak aurrera darrai, eta horren erakusgarri, asteburu honetan izan diren bi kanporaketak, taldekako txapelketari dagozkionak. Aste bereziak izaten ari dira hauek bertso eskolarentzat: pasa den ostegunean, kultura mailako eskualdeko "Bertan" saria jaso genuen bertso eskolakook, eta larunbatean Xera sariaren banaketan ere kantuan aritu ginen. Bien bitartean, esan bezala, Martxoan Bertsoa eta horrek dakarren guztia...

(*) Aldiriko bideoak ikusteko egin klik hemen
(**) Igartubeitiko bideoak ikusteko egin klik hemen

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 42